BLOGA

Ondarea
2015 mar. 9

Kobazuloen Eguna 2015

Datorren igandean, martxoak 15, VI. Kobazuloen Eguna ospatuko da Arrikrutz-Oñatiko koba, Ekainberri, Isturitz-Otsozelaiako leizeak, Mendukiloko koba, Pozalaguako kobazuloa, Sarako Leizeak, Sorginen Koba (Zugarramurdi) eta Urdazubiko leizeetan.

Ondarea
2015 mar. 6

Ekainberri

www.basklink.com-ek Ekainberri bisitatzeko gonbidapena luzatzen dizue. Ekainberri Ekaingo leizeen erreplika da. 2008an, UNESCOk Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zituen leize horiek. Ekaingo leizeak eta Ekainberri bera Zestoan (Gipuzkoa) daude.

Kultura
2015 ots. 14

Inaziotar Bidea, ibilbide turistiko bat gehiago

Inaziotar bideak Loiolako Ignaziok, 1522an, Loiolatik Manresaraino egin zuen ibilbidea du oinarri. Ibilbideak 27 etapa ditu, oinez zein bizikletaz egiteko prestatuak.

Turismoa
2015 ots. 2

FITUR 2015: azoka ona euskaldunentzat

Amaitu berri da FITUR 2015. Euskal ordezkaritzarentzat ona izan da, besteak beste, bi sarirekin itzuli baitira: Bertiz Abentura Park-BKZ-ak turismo aktiboko agenterik onenaren saria jaso du eta Euskadik stand onenarena. 

Kultura
2015 urt. 23

UNAV, arte garaikidearen museo berria

Gaur inauguratu dute Iruñean Nafarroako Unibertsitateko UNAV museo berria. Eraikina Moneo arkitekto ezagunarena da eta 18 artista ezagunen obrak ikus daitezke. Urtarrilaren 23tik otsailaren 23ra arte sarrera librea izango da.

Kultura
2015 urt. 18

2015eko maskaradak ate joka

Idauze-Mendiko gazteek emango dituzte maskaradak Zuberoan 2015an. Guztira, Zuberoako hamairu herritan eginen dute agerraldia, igandez.

Gastronomia
2015 urt. 14

Txotx!

Edaria izango da errege aste honetan ‪‎Gipuzkoan. Txotx! garaiaren irekiera ofiziala egingo da Astigarragan eta Hernanin eta, Txakolin berria dastatu ahal izango da Getarian.

Kultura
2014 abe. 30

FIPA 2015

Bost egunez, urtarrilaren 20tik 25era, ospatuko da Biarritzen FIPAren 28. edizioa. Beste behin ere, festibalak mundu osoko maila handiko dokumentalak eta ikus-entzunezkoak ekarriko ditu. 

Natura
2014 abe. 26

Arabako Ibilbide Berdeen Sarearen liburuxka

Arabako Ibilbide Berdeen Sare guztia jasotzen duten 6.000 liburuxka argitaratu ditu Arabako Foru Aldundiak. 4.000 liburuxka euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu dira, eta beste 2.000 ale ingelesez eta frantsesez.

Kultura
2014 abe. 24

Eguberri on!

Gaur abenduaren 24 Olentzero, Mari Domingik lagunduta, Euskal Herriko txoko guztietara iristear izango da. Eguberri on!

14

/ 16

NEWSLETTER-A

Harpidetu eta jaso Basklink-en propasamenen berri

JARRAI GAITZAZU