BLOGA

Turismoa
2014 abe. 15

Turismoa, sektore garrantzitsua

Gaindegia-ren arabera, turismoak gero eta pisu handiagoa du Euskal Herriko ekonomian. Hala ere, bidaiariek gero eta gaualdi gutxiago egiten dituztela eta gune turistikoen eta ez hain turistikoen arteko desoreka handia dela ere nabarmentzen du.

Kultura
2014 abe. 12

Urumearen festa, Donostia 2016ren baitan

Urumean zehar sagardoa garraiatzeko erabiltzen zen itsasontziaren erreplika bat egin da, Donostia 2016 egitasmoaren '2014ko Olatu Talka'-ren baitan. Lizeaga eta Petritegi sagardotegiek, Albaola Faktoriak eta Ur Kirolak arraun elkarteak parte hartu dute.

Kultura
2014 abe. 7

Mendiaren 35. Astea, Planetarioan

Iruñeako Planetarioan ospatuko du Mendiaren Astea, abenduaren 16tik 18ra. Horrez gain, aste honetan 34. Iruñeako Mendiko Argazkilaritzaren Lehiaketako sariak ere banatuko dira.

 

Kultura
2014 abe. 4

2014ko Durangoko azoka

Durangoko azokaren 49. edizioa ospatuko da abenduaren 5etik 8ra bitarte. Berrikuntzen artean, aipamen berezia merezi du kulturgintzaren kezkei eta erronkei buruzko Gogoetaren Plaza-k. Argizaiola Saria Anuntxi Arana antropologoak jasoko du.

Gastronomia
2014 abe. 3

Tolosako txuletaren festa

Urtero bezala, Tolosan Txuletaren festa ospatuko da abenduaren 6tik 8ra. Parrilak Zerkausira atera eta asteroko merkatua jangela eder bihurtuko da eguerditan.

Natura
2014 aza. 26

Plazaolako bide berdea

Plazaolako Bide Berdeak Lekunberri (Nafarroa) eta Andoain (Gipuzkoa) elkartzen ditu. Aurrerantzean, 21,5 km Nafarroan eta 22,1 km Gipuzkoan egonagatik, ibilbideko 40 km-ak mapa bakarrarekin egin ahal izango ditu bisitariak.

Kultura
2014 aza. 20

Izenaduba basoa

Gaur haurren nazioarteko eguna dela aitzakiatzat hartuta, haiekin egiteko plan bat proposatzen dizugu: Izenaduba Basoa, euskal mitologiaren parkea.

Gastronomia
2014 aza. 15

Miniaturazko Sukaldaritzaren Astea Gasteizen

Gasteiz Gastronomiaren Espainiako Hiriburua izendatua izan da. Izendapen horren karietara, azaroaren 12tik 23ra Miniaturazko Sukaldaritzaren Astea antolatu da. 

Gastronomia
2014 aza. 5

Lurrama

Azaroaren 6tik 8ra ospatuko da Lurrama, laborantxa herrikoiaren besta, Biarritzen. Animaliak ikusi, mozkin goxoak erosi, haurrekin jolastu eta bertan jateko aukera ere izango duzu. Ez egin hutsik!

Natura
2014 aza. 3

Balea konkorduna euskal kostaldean

Ezusteko bisita polita izan dugu asteburuan. Balea konkordun bat ibili da Txingudiko badia inguruan.

15

/ 15

NEWSLETTER-A

Harpidetu eta jaso Basklink-en propasamenen berri

JARRAI GAITZAZU