BLOGA

Kultura
2015 ots. 14

Inaziotar Bidea, ibilbide turistiko bat gehiago

Inaziotar bideak Loiolako Ignaziok, 1522an, Loiolatik Manresaraino egin zuen ibilbidea du oinarri. Ibilbideak 27 etapa ditu, oinez zein bizikletaz egiteko prestatuak.

Kultura
2015 urt. 23

UNAV, arte garaikidearen museo berria

Gaur inauguratu dute Iruñean Nafarroako Unibertsitateko UNAV museo berria. Eraikina Moneo arkitekto ezagunarena da eta 18 artista ezagunen obrak ikus daitezke. Urtarrilaren 23tik otsailaren 23ra arte sarrera librea izango da.

Kultura
2015 urt. 18

2015eko maskaradak ate joka

Idauze-Mendiko gazteek emango dituzte maskaradak Zuberoan 2015an. Guztira, Zuberoako hamairu herritan eginen dute agerraldia, igandez.

Kultura
2014 abe. 30

FIPA 2015

Bost egunez, urtarrilaren 20tik 25era, ospatuko da Biarritzen FIPAren 28. edizioa. Beste behin ere, festibalak mundu osoko maila handiko dokumentalak eta ikus-entzunezkoak ekarriko ditu. 

Kultura
2014 abe. 24

Eguberri on!

Gaur abenduaren 24 Olentzero, Mari Domingik lagunduta, Euskal Herriko txoko guztietara iristear izango da. Eguberri on!

Kultura
2014 abe. 17

TOPIC, Txontxongiloen etxea

TOPIC zentroa, 2009an Tolosan sortu zen Nazioarteko Txontxongilo Zentroa da. Zentroa gertuagotik ezagutzeko, elkarrizketa egin diogu TOPIC zentroko arduradun den María San Sebastián Poch-i.

Kultura
2014 abe. 12

Urumearen festa, Donostia 2016ren baitan

Urumean zehar sagardoa garraiatzeko erabiltzen zen itsasontziaren erreplika bat egin da, Donostia 2016 egitasmoaren '2014ko Olatu Talka'-ren baitan. Lizeaga eta Petritegi sagardotegiek, Albaola Faktoriak eta Ur Kirolak arraun elkarteak parte hartu dute.

Kultura
2014 abe. 7

Mendiaren 35. Astea, Planetarioan

Iruñeako Planetarioan ospatuko du Mendiaren Astea, abenduaren 16tik 18ra. Horrez gain, aste honetan 34. Iruñeako Mendiko Argazkilaritzaren Lehiaketako sariak ere banatuko dira.

 

Kultura
2014 abe. 4

2014ko Durangoko azoka

Durangoko azokaren 49. edizioa ospatuko da abenduaren 5etik 8ra bitarte. Berrikuntzen artean, aipamen berezia merezi du kulturgintzaren kezkei eta erronkei buruzko Gogoetaren Plaza-k. Argizaiola Saria Anuntxi Arana antropologoak jasoko du.

Kultura
2014 aza. 20

Izenaduba basoa

Gaur haurren nazioarteko eguna dela aitzakiatzat hartuta, haiekin egiteko plan bat proposatzen dizugu: Izenaduba Basoa, euskal mitologiaren parkea.

3

/ 3

NEWSLETTER-A

Harpidetu eta jaso Basklink-en propasamenen berri

JARRAI GAITZAZU