EZAGUTU IPAR EUSKAL HERRIA

Liluratu zaitez Ipar Euskal Herriko herri xarmagarriez eta eskaintza oparoaz

FITXA

Ipar Euskal Herria eskualde polita bezain ezezaguna da euskaldun askorentzat. Bisitatzeko leku ugari eta interesgarriak eskaintzen ditu, baina maiz ez da jakiten nondik hasi. Iparraldea bisitatzeko zenbait pista behar badituzu, hona hemen gure gomendio-sorta.

  • Denbora: 5 egun
  • Publikoa: Bikotean, familiak, bakarrik

AZALPENA

Ipar Euskal Herria Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa probintziek osatzen dute. Hiru lurraldeak oso desberdinak izan arren, ez dute eremu handiegia osatzen eta hiruak batera bisita daitezke. Noski, zenbat eta egun gehiago eduki orduan eta bisita sakonagoa egingo duzu. Zenbait eguneko egonaldia aurreikusten baduzu, hona hemen hutsik egin gabe bisitatu beharreko zenbait herri eta egin beharreko zenbait jarduera.

IBILBIDEAREN MAPA

INTERESGUNEAK

Ipar Euskal Herriko herri xarmagarriak

Kostaldetik hasiz gero, Donibane Lohitzune eta Biarritz ezinbestean bisitatu beharreko bi herri dira, baina Hendaia, Getaria eta Bidarte ere gomendatuko genituzke. Pixka bat barrura sartzen hasita, Azkaine, Sara, Ezpeleta eta Ainhoako inguruak bisitatzea gomendatzen dizuegu. Lau herriak dira atseginak eta udaran beti aurkituko duzu animazioren bat.

Lapurdi eta Nafarroa Beherea arteko muga Bidarrai eta Baigorri artean dago. Mendiz inguratuta bi herrietan lasaitasunaz eta naturaren edertasunaz gozatuko duzu. Mendi-tontorrek, zelai berdeek eta Irulegiko ardoaren mahastiek paisaia zinez ederra eskaintzen dute. Handik lekora, Donibane Garazira joan, (errepide nagusia baino politagoa da Baigorritik barna doan bidea).

Bidaia amaitzeko, Ipar Euskal Herriko azken probintzia bisitatzea falta zaizu: Zuberoa. Donibane Garazitik Maulera Ozkaxeko lepoan barna joan zaitezke. Maule Zuberoako hiriburua da, baina egia esan, Zuberoan hiriburua bisitatzea baino ederragoa da hango paisaiaz, herrixkez eta gune naturalez gozatzea. Bereziki gomendatzen dizkizugu Atarratze eta Santa Grazi herrixkak eta Oltzarteko Zubia eta Kakuetako arroilak. Donibane Garazira itzultzeko, Iratiko oihana zeharka dezakezu, bidean Larraine herrixka bisitatuz.  

 

Ipar Euskal Herrian bisitatzeko museoak eta guneak

Ipar Euskal Herrian hutsik egin gabe bisitatzeko moduko 14 gune interesgarri daude, besteak beste, Biarritzeko Itsasoaren museoa eta Ozeanoaren Hiria, Isturitz eta Otxozelaiko leizeak, Larrungo trena, Sarako leizeak eta XVII mendeko Ortillopitz baserria Saran, Arnaga (Kanbo), Abbadia (Hendaia) edo Urtubi (Urruña) jauregiak edo Oltzarteko zubi zintzilikaria eta Kakuetako arroilak (Zuberoa) bezalako natrur gune ikusgarriak. Ipar Euskal Herriko oihalki ederrak nola egiten diren ikusi nahi baduzu, Jean Vier ekomuseoan (Donibane Lohitzune) edo Lartigue 1910 (Azkaine) enpresan izango duzu horretarako aukera. Museoak eta natur guneak norberak bere baitarik bisita ditzake eta leizeek edo Ortillopitz baserria bezalako guneek euskarazko eta gaztelerazko bisitak eskaintzen dituzte. Joan aurretik deitu eta hitzordua hartzea gomendatzen dugu.

 

Ipar Euskal Herriko gastronomia

Ipar Euskal Herria eremu txikia izanagatik, hainbat eskaintza gastronomiko interesgarri ditu. Esaterako, Ezpeletako piperra mundu osoan da ezaguna. Piper gorri goxoaren ekoizpena ezagutu nahi baduzu, Ezpeletara gerturatu eta bisitaren bat egitea gomendatzen dizugu. Baserriko produktu ugari dago Ipar Euskal Herrian eta gero eta gehiago dira zuzeneko salmenta egiten dutenak. Idoki markak kalitate handiko bertako mozkin ugari biltzen du. Ahatekiak gustuko badituzu, Arnabar etxeak (Ortzaize) bisita gidatuak eta zuzeneko salmenta egiten ditu. Aldudera (Nafarroa Beherea) bazoaz, Kintoa deituriko euskal zerriaren hazkuntza eta zuzeneko salmenta aurkituko dituzu. Oteiza eta Belaun etxeek saltzen dituzte beraien ekoizpenak zuzenean. Handik ez urrun, Irulegiko ardoa-ren mahastiak ikusiko dituzu. Hainbat ekoizlek bisita gidatuak eta zuzeneko salmenta egiten dituzte. Eta ardoa laguntzeko zer hoberik gazta-mutur bat baino? Gazta Nafarroa Beherean ekoizten da batik bat. Mendibeko Iratiko Agour Gasnategi ekologikoak, esaterako, bisita gidatuak antolatzen ditu. Gozotik amaitzeko, Baionako txokolatea oso ospetsua da eta txokolate oso goxoa egiten duten hainbat fabrika dago, Kanbon Puyodebat txokolate-fabrika esaterako. Gozotik jarraitzeko, Luhusotik pasaz gero, la Biscuiterie Basque-n geldialditxo bat egitea gomendatzen dizugu.‚Äč 

 

Familian egiteko planak

Gorago aipatutako Ipar Euskal Herriko museo eta gune interesgarri gehienak haurren gustukoak izango dira, batez ere, Itsasoaren Museoa, Larrungo trena, leizeak eta, Oltzarteko Zubia eta Kakuetako arroilak. Txokolatezaleak bazarete, txokolate fabrika bat bisita dezakezue, Kanboko Puyodebat adibidez, eta Baionan bazaudete Cazenave txokolategian txokolate goxo-goxo bat hartu. Mugitu eta abenturak bizitzea nahiago baduzue, surf eskolak eta ur-kirolak egiteko aukera ematen duten hainbat enpresa daude hondartza guztietan. Ziburun bazabiltza Evi Nautika-ra gerturatzea gomendatzen dizugu eta Hendaian bazaude, Memphis Jet. Kostaldeko jendetzatik urrundu nahi izanez gero, lasai, izango duzu-ta abenturak bizitzeko aukera gehiago. Bidarraien raftinga egin dezakezue Arteka-ren eskutik edo Baigurako abentura-gunen parapentea, BTTa eta beste abentura-kirol batzuk.

Ipar Euskal Herri zenbait jatetxe gomendagarri

Urtxola jatetxea (Sara)

Cafe Bar plazan ostatua (Azkaine)

Argi Eder jatetxea (Ainhoa)

Euzkadi jatetxea (Ezpeleta)

Maison Balme (Biarritz)

Komeiteko borda jatetxea (Hazparne)

Mimi ostatua (Hazparne)

Auberge Etchebarne jatetxea (Lekorne)

Idoinia jatetxea (Heleta)

Mendi Alde jatetxea (Ortzaize)

La Ferme Gourmande jatetxea (Ortzaize)

Haramaboure jatetxea (Izturitze)

Choco Ona jatetxea (Donazaharre)

Jarapea jatetxea (Irulegi)

Manexenea jatetxea (Baigorri)

Saint Sylvestre jatetxea (Aldude)

 

Ipar Euskal Herrian lo egiteko zenbait helbide gomendagarri

Camping des 2 Jumeaux (Hendaia)

Grand Hotel de la Poste (Donibane Lohitzune)

Hotel les Goelands (Donibane Lohitzune)

Adonis Baiona hotela (Lehuntze)

Pyrénées Atlantique hotela (Senpere)

Argi Eder hotela (Ainhoa)

Les Charmes nekazaletxea (Lekorne)

Ottandea landetxea (Lekorne)

Hostellerie du Parc (Kanbo)

Argia hotela (Hazparne)

Les Tilleuls hotela (Hazparne)

Etxe Bernika (Hazparne)

Cote Paota hotela (Hazparne)

Ondicola Landetxea (Makea)

Mendi Alde hotela (Ortzaize)

Noblia hotela (Bidarrai)

Agorerreka etxea (Baigorri)

Manexenea hotela (Baigorri)

Domaine D'Oronozia landetxea (Baigorri)

Saint Sylvestre hotela (Aldude)

Itzalpea hotela (Donibane Garazi)

Donamaria etxea (Donibane Garazi)

Azkorria landetxea (Donibane Garazi)

Clementenia hotela (Arnegi)

Collines Iduki Gunea (Bastida)

Erregina hotela (Banka)

Maison Gazats (Bastida)

Espelett hotela (Larzabale)

Etchoinia ostatua (Lasa)

Les Fous du Village landetxea (Donoztiri)

La Ferme Landran (Urdiñarbe)