Partekatu sare sozialetan

XIXARIO ERRETEGIA

Eusko Gudarien Kalea, 2, Orio

AZALPENA

Xixario erretegia 1963an sortutako erretegia da, Orioko ezagunenetako bat eta parrilla kanpoan duen Orioko erretegi bakarrenetakoa. Gaur egun, familiako 2. belaunaldiak zuzentzen du Xixario Erretegia

 

Bistan da, bere espezialitatea parrillan erretako arrain freskoa eta txuleta dira. Luis Marik, goizero-goizero, txukun prestatzen du parrilla eta bertan aurkituko duzu urteetako esperientziak ematen dion trebeziarekin arraina eta txuleta prestatzen.

 

Giro lasai eta atseginean kalitatezko produktuak dastatu nahi badituzu, Xixaxio erretegia aukera ona da. 34 laguneko jangela du eta, apiriletik urri amaiera arte, 58 lagunentzako terraza ederra.

  • Kategoria: Erretegia
  • Edukiera : 34
  • Abiatze prezioa: 45 €
  • Ordutegia:
  • Tel.: +34 943 83 00 19
  • Webgunea: www.asadorxixario.com
  • Helbidea: Eusko Gudarien Kalea, 2
    20810 - Orio - (Gipuzkoa)

OHARRAK

Asteazkena da asteko jai-eguna. Uztaila eta abuztua egunero irekia.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.