BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

KIRKILLA JATETXEA

Santa Marina, 12., Zarautz

AZALPENA

Kirkilla jatetxea (Zarautz, Gipuzkoa) duela 32 urte zabaldu zuten Romero Ameztoy eta Iñaki Olazabal senar-emazteek. Kirkilla jatetxea, zinez, jatetxe goxo eta gomendagarria da. Kirkilla jatetxeak badu berezitasun bat:  sukaldea mahaikide guztien begi bistan aurkitzen da. Horrela, bezeroak zuzenean ikusten du nola prestatzen ari diren dastatuko duen plater goxoa. 

 

Kirkilla jatetxeko sukaldaritzak tradizioa eta abangoardia uztartzen ditu. Bertako kartaz gain, eguneko menua eta dastatze-menua ere eskaintzen ditu. Guztiak dira mimo handiz prestatutako platerak.

 

Jaki goxoez gain, Kirkilla jatetxean etxeko giro goxoa ere sentituko duzu. Kirkilla jatetxea osatzen dutenek diote familia handi bat osatzen dutela eta bertara hubiltzen dena etxean bezalaxe sentiaraztea dutela xede. 

 

  • Kategoria: Euskal sukaldaritza tradizionala
  • Edukiera : 65
  • Abiatze prezioa: 16 €
  • Ordutegia:
  • Tel.: +34 943 13 19 82
  • Webgunea: www.kirkilla.com/
  • Helbidea: Santa Marina, 12.
    20800 - Zarautz - (Gipuzkoa)

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.