BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

TORRE ZUMELTZEGI JATETXEA

Torre Zumeltzegi, 11, Oñati

AZALPENA

Torre Zumeltzegi jatetxea Oñatiko erdigune historikoan dago, erabat eraberritutako XIII. mendeko eraikin batean, izen bereko hotelaren alboan. Oñatiko gaintxo batean dago Torre Zumeltzegi jatetxea eta bertatik bista ederrez gozatzeko aukera izango duzu: herriarenak berarenak, baita Aizkorritik hasi eta Udalaitzera bitarteko mendienak ere. Jatetxeak beiratu eta terraza ederrak ditu horretaz guztiaz gozatzeko.

 

Torre Zumeltzegi jatetxearen jantoki nagusiak 45 pertsonarentzako lekua du. Horrez gain, Torre Zumeltzegi jatetxeak 20 bat pertsonarentzako jantoki bat ere badu, bazkari zein afari familiar edo pribatuetarako erabat egokia. Sylvain Pernet sukaldari frantsesa da bertako arduraduna. Euskal sukaldaritza tradizionala oinarri hartuta, plater eta zapore berriak sortzen ditu Zumeltzegin bertan eta bertako produktuekin. Eguneko menua zein karta eskaintzen ditu Torre Zumeltzegi jatetxeak.

  • Kategoria: Euskal sukaldaritza tradizionala
  • Edukiera :
  • Abiatze prezioa: 19 €
  • Ordutegia:
  • Tel.: +34 943 54 00 00
  • Webgunea: www.hoteltorrezumeltzegi.com
  • Helbidea: Torre Zumeltzegi, 11
    20560 - Oñati - (Gipuzkoa)

OHARRAK

Eguneko menua: astelehenetik ostiralera (ostiral ilunabarretan, ez)

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.