BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

TXARRIDUNA JATETXEA

Ermuaranbide 1, Elgoibar

AZALPENA

Txarriduna jatetxea Elgoibarko (Gipuzkoa) erdigunean dago, errepidez heltzeko oso leku zuzen eta errazean. Garagardotegi eta pub-en gisan dekoratua dago. Giro lasai eta erosoan zerbait hartzeko, pintxo bat jateko, ogitarteko edo plater konbinatu bat eskatzeko edota lasai ederrean mahai baten bueltan kartara bapo jateko leku aproposa da Txarriduna jatetxea.

 

Txarriduna jatetxeko estalitako terraza leku ederra da udarako. Inguruan haurrentzako jolaslekua ere badago eta terrazatik bertatik ikusi ahal izango dituzu zure txikiak jolasean.

 

Txarriduna jatetxeak enpresentzako zerbitzuak ere eskaintzen ditu. Enpresa-bazkari eta afariez gain, Txarriduna hotelarekin batera, bilera gela bat ere eskaintzen du. 60 pertsonentzako edukiera du gelak, eta Interneterako WIFI konexioa, ikus-entzunezko beharrezko ekipamendua eta doako aparkalekua.

  • Kategoria: Euskal sukaldaritza tradizionala
  • Edukiera :
  • Abiatze prezioa:
  • Ordutegia: 5:00-1:00
  • Tel.: + 34 943 74 04 90
  • Webgunea: www.txarriduna.com
  • Helbidea: Ermuaranbide 1
    20870 - Elgoibar - (Gipuzkoa)

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.