BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

PONT D'ABENSE-KO CAMPINGA

Abense de Haut, Atharratze-Sorholüze

AZALPENA

Pont d'Abense-ko campinga Atharratzen (Zuberoan) dago, herriko plazatik eta komertzio-gunetik gertu, eta Uhaitza ibaiaren bazter-bazterrean. Lamarque senar-emazteek kudeatzen dute Pont d'Abense-ko kanpina. Hainbat kalitate-zigilu ditu ("Clef Verte", "Rando" eta "Pêche 64" zigiluak), eta azpiegitura oso txukunak bikotean, familian zein lagun-taldean bertara joan eta mendiaz, lasaitasunaz, abenturaz zein turismo aktiboaz gozatzeko.

 

Pont d'Abenseko campingak dendak, karabanak eta autokarabanak onartzen ditu, eta 2-4 pertsonentzako etxolak ere baditu hala nahi duenaren eskura. Zuhaitz eta landaredia handiko eremuan dago kokatua eta partzelak zabalak eta lauak dira. Oporraldi luzeetarako prezio bereziak eskaintzen ditu eta wifi-a ere badu.

 

Pont d'Abenseko campingean inguruko turismo-eskaintzaren gaineko informazio zabala topatuko duzu. Lankidetzan aritzen da inguruko hainbat gida eta enpresa txikirekin.

  • Kategoria:  Camping-a
  • Gela kopurua:  
  • Abiatze prezioa:  220 €
  • Tel.:  +33 (0) 5 59 28 58 76
  • Webgunea:   www.camping-pontabense.com
  • Helbidea:  Abense de Haut
    64470 - Atharratze-Sorholüze - (Zuberoa)
  • WiFi-a
  • Animaliak
  • Erdigunean
  • Propioa
  • Bistak

OHARRAK

Hizkuntzak: eu fr es

Camping-ak, karabanak eta autokarabanak
  apirilaren 15etik ekainaren 24era eta irailaren 16tik azaroaren 11ra ekainaren 24tik uztailaren 8ra eta abuztuaren 19tik irailaren 16ra uztailaren 8tik abuztuaren 19ra
Estandarra (pertsona 1) 8,5 € 9,5 € 10,70 €
Estandarra (2 pertsona) 11,50 € 13,00 € 14,70 €
Erosoa (2 pertsona + elektrizitatea) 14,70 € 16,20 €

17,90 €
 

 

Etxolak (astebetez, larunbatetik larunbatera)
  apirilaren 15etik ekainaren 24era eta irailaren 16tik azaroaren 11ra ekainaren 24tik uztailaren 8ra eta abuztuaren 19tik irailaren 16ra uztailaren 8tik abuztuaren 19ra
Etxola (2 pertsona) 220 € 260 € 300 €
Etxola (3 pertsona) 230 € 270 € 350 €
Bungalow (3 pertsona) 330 € 400 € 450 €
 
Mobil-home (4 pertsona) 340 € 395 € 450 €

OHARRAK

Egonaldiko tasa: 0,15 €/egun/pertsona. 10 urtetik beherako haurrek ez dute ordaintzen.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.