Partekatu sare sozialetan

ETXOLA ZEN HOTELA

Quartier Eliçaguerre, Lasa

AZALPENA

Etxola Zen hotela Lasan (Behe Nafarroa) dago, Donibane Garazitik 10 minutura. Bi pertsonentzako zuhaitz gaineko luxuzko hotel txikia da Etxola Zen. Haritz eta gaztainondo baso batean dago, txoriak eta katagorriak izango dituzu lagun bakarrak, beste etxolarik ere ez jende gehiagorekin. Etxolak berak, ordea, ez du ezer falta: jacuzzi ederra terrazan, 1,60 metroko ohea, dutxa, xaboi biologikoak, txabusinak eta etxeko zapatilak, berogailua, kafe-makina...

 

2014an inauguratutako hotela da Etxola Zen, berri-berria, gustu handiz dekoratua eta erostasun guztiz hornitua. Gaua eta gosaria sartzen dira prezioan, baina nahi izanez gero, aurrez erreserba eginda, otordu goxoak eta gisa guztietako gutiziak ere eskaintzen dituzte. Urte guztiz egoten da irekita, baita terrazako jacuzzia ere. Aukera perfektua duzu, beraz, Etxola Zen irtenaldi erromantiko baterako.

  • Kategoria:  Hotela
  • Gela kopurua:  1
  • Abiatze prezioa:  190 €
  • Tel.:  +33 (0) 7 68 40 54 00
  • Webgunea:   www.cabanespa64.com
  • Helbidea:  Quartier Eliçaguerre
    64220 - Lasa - (Baxe Nafarroa)
  • Aparkalekua
  • Erdigunetik urrun
  • Propioa
  • Jacuzzi-a
  • Edaritegia

OHARRAK

Barnealdeko zerbitzuen oharrak: Animaliak ez dira onartzen. Etxolaren barruan ezin da erre.

Hizkuntzak: fr

Gaua & Gosaria: 190 € (Sarrera: 17:00 - 20:00. Irteera: 11:00ak aurretik)

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.