BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

LE SAISON LANDETXEA

Bourg Athérey, Ligi-Atherei

AZALPENA

Le Saison landetxea Ligi-Aterein dago, Zuberoan. Garai batean ikastetxe izandako eraikina, 1994ean bihurtu zuten landetxe. Etxe sinple bezain atsegina da, bakarka, taldean edo familian bidaiatzeko, Zuberoa ezagutzeko eta mendi-ibilbideak egiteko. Etxea gelaka edo osoan alokatu daiteke. Egonaldi luzeak egiteko guztiz ekipatuta dago eta asteburuak pasatzeko leku lasai eta atsegina da.

 

Gelak honela daude banatuta: 2 pertsonentzako gela behean; lehe solairuan, 4 pertsonentzako bi gela eta 4-5 pertsonentzako beste bi gela; eta bigarren solairuan, 10 pertsonentzako lo-gela handia. Gela bakoitzak bere bainugela du dutxa eta komunarekin. Goiko lo-gela handiak komun bat eta bi dutxa ditu.

  • Kategoria:  Landa-etxea (gelak/osoa)
  • Gela kopurua:  6
  • Abiatze prezioa:  14 €
  • Tel.:  +33 (0) 5 59 28 61 21
  • Webgunea:   www.gite-le-saison.com
  • Helbidea:  Bourg Athérey
    64560 - Ligi-Atherei - (Zuberoa)
  • Aparkalekua
  • Animaliak
  • Gune berdea
  • Erdigunean
  • Propioa
  • Barbakoa
  • Bistak
  • Beheko sua
  • Garbiketa zerbitzua
  • Sehaska
  • Edaritegia

OHARRAK

Hizkuntzak: fr es en

  Azaroaren 1etik martxoaren 31ra Apirilaren 1etik urriaren 31ra
Gaua 14,50 €/perts. 13,50 €/perts.
Gaua eta gosaria 19,00 €/perts. 18,00 €/perts.
Pentsio erdia 35,00 €/perts. 34,00 €/perts.
Pentsio osoa 43,00 €/perts. 42,00 €/perts.
Nekazaletxe osoa 340 €/eguna

310 €/eguna
 

OHARRAK

Landetxe osoa alokatuz gero, 300 €ko fiantza bat eskatzen da eta 80€koa gela alokatzeko. Egonaldiko-zerga: 0,25 €/perts./gaua ekainaren 1etik irailaren 31ra. 16 urte azpiko haurrek ez dute ordaintzen.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.