BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

OLAZABAL AZPIKOA LANDETXEA

Olazabal auzoa, Atxondo

AZALPENA

Olazabal Azpikoa landetxea Atxondon (Bizkaia) dago, Anboto eta Urkiolaren magalean, Euskal Herriko mendigunerik polit eta lasaienetako batean.

 

Olazabal Azpikoa landetxea berritutako baserri zahar batean dago eta bereziki gomendagarria da mendialdera familian eta lagunartean joatea gustatzen zaienentzat.

 

Olazabal Azpikoa landetxearen harribitxirik handiena ingurunea da: mendia beraz, bidegorriez, BTTaz edota lasaitasunaz, egonean egoteaz, gozatzeko aukera paregabea izango duzu bertan. Bilbora 30 minutu dituzu errepidez eta Donostiara, berriz, 40. Urdaibaiko biosfera (Laida eta Lagako hondartzak) eta Lekeitio 30 minutura daude.

 

Olazabal Azpikoa landetxea osorik edo apartamentuka aloka daiteke. 8-10 pertsonentzako, 6 pertsonentzako eta 2 pertsonentzako hiru apartamentu ditu. Landetxea osorik bi modutara loka daiteke: 14 edo 16 pertsonarentzat. Lehen aukerak 8-10 eta 6 pertsonentzako apartamentuak lotzen ditu. Bigarren kasuan, landetxea oso-osorik alokatzen da. Olazabal Azpikoa landetxea osorik alokatzen den kasuetan, nahitaezkoa da gutxienez bi gau bertan pasatzea.

  • Kategoria:  Landa-etxea (gelak/osoa)
  • Gela kopurua:  8
  • Abiatze prezioa:  75 €
  • Tel.:  +34 944 65 60 16
  • Webgunea:   www.olazabalazpikoa.com
  • Helbidea:  Olazabal auzoa
    48292 - Atxondo - (Bizkaia)
  • Irisgarritasuna
  • Aparkalekua
  • Telebista
  • Gune berdea
  • Erdigunetik urrun
  • Propioa
  • Barbakoa
  • Bistak
  • Beheko sua
  • Sehaska

OHARRAK

Kanpoaldeko zerbitzuen oharrak: Landetxeak lorategian mahaia eta aulkiak ditu.

Barnealdeko zerbitzuen oharrak: Sukaldeak ontzi-garbigailua, labea eta mikrouhin-labea ditu. DVDa eta musika-aparatua ere baditu landetxeak.

Bestelako zerbitzuak: Bizikletak eta inguruko interesguneen gaineko informazioa dago landetxean.

Hizkuntzak: eu es en

                         Behe-denboraldia        Goi-denboraldia
Anboto apartamentua (8 pertsona) 200 €/eguna 220 €/eguna
Alluitz apartamentua (6 pertsona) 135 €/eguna 150 €/eguna
Txikixe apartamentua (2 pertsona) 75 €/eguna 87 €/eguna
Etxe osoa: Anboto + Alluitz (14 pertsona) 340 €/eguna 360 €/eguna
Etxe osoa: Anboto + Alluitz + Txikixe (16 pertsona) 400 €/eguna 435 €/eguna
Ohe gehigarria 10 €/gaua 10 €/gaua

OHARRAK

Goi-denboraldia: uztaila, abuztua, Aste Santua, Gabonak eta zubiak. Behe denboraldia: urteko gainontzeko egunak. Prezioan BEZ-a barne hartuta dago.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.