BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

ALDEKOA LANDETXEA

Karrika Nagusia, 10, Ziga (Baztan)

AZALPENA

Aldekoa landetxea Ziga (Baztan, Nafarroa) herrian bertan kokatutako landetxe ederra da. 2013an guztiz berriztu eta irekia, Aldekoa landetxeak zazpi logela dotore ditu gustu handiz dekoratuak.

 

Aldekoa landetxera joatea, egunerokoarekin hautsi eta lasaitasunarekin bat egiteko aitzakia ezinhobea da. Gela atseginak eskaintzen ditu, batzuk balkoiarekin eta bista zoragarriekin. Gosariak eta afariak ere eskaintzen dira eta etxeko gibeleko aldean jardin eder bat dago barbakoa eta guzti. 

 

Aldekoa landetxea Baztango nekazal etxe tipikoa da, xarma handiz apaindua eta egungo erosotasunekin konbinatuta, goxotasun paregabea eskaintzen dizuna zure egonaldia ahaztezina izateko.

 

Iruñeatik ordu erdira, Gipuzkoatik hurbil eta Zugarramurditik 20 minutura, Aldekoa landetxea zure atseden lekua bilakatu daiteke: Baztan bailara ezagutzeko aproposa, inguruko gastronomiaz gozatzeko, herri ttikietako ohiturak eta bizimoduak ikasteko, familiaren konpainian zein bikote edo lagunekin deskantsu hartzeko.

  • Kategoria:  Landa-etxea (gelak)
  • Gela kopurua:  7
  • Abiatze prezioa:  65 €
  • Tel.:  +34 948 45 26 06
  • Webgunea:   www.aldekoa.es
  • Helbidea:  Karrika Nagusia, 10
    31796 - Ziga (Baztan) - (Nafarroa)
  • WiFi-a
  • Aparkalekua
  • Animaliak
  • Telebista
  • Gune berdea
  • Erdigunetik urrun
  • Propioa
  • Barbakoa
  • Bistak
  • Edaritegia

OHARRAK

Hizkuntzak: eu es

  Goi-denboraldia Behe-denboraldia
Logela bikoitza balkoiarekin eta bailara alderako bistekin 83€ 75€
Logela bikoitza balkoiarekin eta herri alderako bistekin 78€ 70€
Balkoi eta bistarik gabeko logela 65€ 65€
Ohe gehigarria 20€ 20€
"Aldekoa" menu-afaria 16€ 16€

 

OHARRAK

Gosaria prezioaren barne sartua dago. Afarietan menu bereziak eta plater konbinatuak eskaintzeko aukera (aldez aurretik abisatuta). Goi-denboraldia: uztailaren 15etik abuztuaren 31a arte, Aste Saindua, Eguberriak eta zubiak. Behe-denboraldia: urteko gainontzeko egunak.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.