BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

ELGARTEA LANDETXEA

Sainte Cathérine auzoa, Sara

AZALPENA

Elgartea landetxea Sarako (Lapurdi) etxe eder batean egindako landetxe xarmagarria da. Sara Lapurdiko herri ederrenetako bat da, historia handia duena eta, gaur egun, oso txukun zaindutako herri txikia. Elgartea landetxeak Sara eta inguruak ezagutzeko eta egonaldi atsegin bat pasatzeko erosotasun osoa eskaintzen dizu. 

 

Sarako etxe asko bezala, Elgartea landetxea euskal etxe handia da. Lau gela eskaintzen dizkizu, horietatik bi familientzat egokituak. Guztiak daude gustu handiz apainduak eta guztiek dute bainugela pribatua. 

 

Egunan ongi hasteko, urtaroaren arabera, gosaria terraza ederreko itzalean edo sutondoan zerbitzatuko zaizu.  

 

Elgartea landetxea oso ongi kokatua dago, euskal kostaldea zein barnekaldea ezagutzeko edo nahiago baduzu inguruetako mendietan ostera bat egiteko. Zatoz eta goza ezazu lasaitasunaz! 

  • Kategoria:  Landa-etxea (gelak)
  • Gela kopurua:  4
  • Tel.:  + 33 (0) 5 59 54 27 71
  • Webgunea:   www.maison-elgartea.com/
  • Helbidea:  Sainte Cathérine auzoa
    64310 - Sara - (Lapurdi)
  • WiFi-a
  • Aparkalekua
  • Telebista
  • Gune berdea
  • Erdigunetik urrun
  • Propioa
  • Bistak
  • Sehaska

OHARRAK

Hizkuntzak: fr

Gaua gosariarekin 1 pertsona 2 pertsona 3 pertsona 4 pertsona
Ilargia logela 60 € 65 €    
Eguskia logela 60 € 65 €    
Izarra logela   65 € 95 € 110 €
Lurra logela   65 € 95 € 110 €

OHARRAK

Egonaldiaren %25a erreserba egitean kobratuko da. Beste %75-a lehen egunean / Gelara 17:00-20:00 artean sar daiteke. Ateratzeko ordua 10:30ak dira. Gosaria 8:30-10:30 artean zerbitzatzen da (logelaren prezioan barne hartuta dago) / Ordainketa-moduak: txekeak eta eskudirutan.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.