BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

FERME ELHORGA LANDETXEA

Chemin d'Elhorga, Senpere

AZALPENA

Ferme Elhorga landetxe ederra Senperen (Lapurdi) dago, Donibane Lohitzunetik 6 kilometrora eta Biarritzetik 12 kilometrora.

 

Ferme Elhorga landetxea XVII. mendeko baserri batean dago. Baserria erabat berriztatua dago, non garai bateko habe zein harriek eta gaur egungo diseinuzko altzari modernoek bat egiten duten. Ferme Elhorga landetxeak 5 logela ditu eta lau pertsonentzako 2 apartamentu.

 

Egonaldi goxo eta eroso baterako beharrezko zerbitzu guztiak eskura izango dituzue Ferme Elhorga landetxean (bainugela berriak, telebista laua, ohe elektrikoak, wifi-a, etab.). Hala nahi izanez gero, sukaldea ere bai. Apartamentuek beren sukalde propioa dute. Deskantsurako, Ferme Elhorga landetxeak igerileku klimatizatua, jacuzzia, terraza eta lorategia ditu.

 

Ferme Elhorga landetxea Larrun mendiaren magalean dago, Donibane Lohitzunetik 6 kilometrora eta Biarritzetik 12 kilometrora. Euskal kostalde ederretik hurbil beraz, eta Ezpeleta, Ainhoa, Sara zein Azkaine bezalako barnealdeko herri xarmagarrietatik ere oso gertu. Ferme Elhorga landetxean golfaz, talasoterapiez, paseo ederrez zein surfaz gozatzeko aukera ere esku-eskura izango duzu.

  • Kategoria:  Landa-etxea (gelak)
  • Gela kopurua:  5
  • Abiatze prezioa:  90 €
  • Tel.:  +33 (0) 5 59 85 18 35
  • Webgunea:   www.elhorga.com
  • Helbidea:  Chemin d'Elhorga
    64310 - Senpere - (Lapurdi)
  • WiFi-a
  • Aparkalekua
  • Telebista
  • Erdigunetik urrun
  • Propioa
  • Igerilekua
  • Jacuzzi-a

OHARRAK

Hizkuntzak: fr en

  Behe-denboraldia (02/22tik 03/24ra, 11/01etik 11/19ra) Denboraldi ertaina (03/25etik 06/24ra, 09/11tik 10/31ra) Goi-denboraldia (06/25etik 09/10era)
Suite Elhorga  150 € 180 € 200 €
Txoria  130 € 160 € 170 €
Kafia  90 € 110 € 130 €
Argia  100 € 130 € 150 €
Selarua  120 € 150 € 160 €

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.