BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

LES FOUS DU VILLAGE LANDETXEA

Maison Sorhaburu, Donoztiri

AZALPENA

Pasioak eta sorkuntzak euskal gaztelu eder hau xarma handiko lau logelatan bilakatu dute: les Fous du Village. Donoztiri-n (Behe Nafarroa) kokatua, Hazparne eta Donibane Garazi artean dago. Ezaugarri bereziko gunea izanik, inguru eta giro lasaia eskaintzen ditu. Naturaren erdian, mendietatik gertu eta kostatik 30 minutura egonaldi goxo bat egitea proposatzen dizugu.

 

Fous du Village-eko gela guztiek dute bainugela pribatua, italiar erako dutxarekin. Belardi eta terraza ederra ditu, baita egongela zabala eta parking pribatua ere. Fous du Village-eko lan-taldeak gosari goxoak prestatzen ditu, bertako produktuekin eta etxean bertan eginak, eta gelako prezioan barne hartuak daudenak. Nahi izanez gero, otorduak ere eskaintzen ditu, guztia mimo eta sormen handiz prestatua. 

 

Fous de Village-ko etxe zaharreko harriek mendeetako historia gordetzen dute, zoaz zurea gehitzera! 

  • Kategoria:  Landa-etxea (gelak)
  • Gela kopurua:  4
  • Abiatze prezioa:  80 €
  • Tel.:  +33 (0) 5 59 70 46 45
  • Webgunea:   chateau-basque.com/
  • Helbidea:  Maison Sorhaburu
    64640 - Donoztiri - (Baxe Nafarroa)
  • WiFi-a
  • Aparkalekua
  • Telebista
  • Gune berdea
  • Erdigunean
  • Propioa

OHARRAK

Hizkuntzak: fr en es

Gelak Denboraldi ertaina Goi-denboraldia Astea
La Présence: 2 perts. 100€ 120€ 600/700€
Le Joyeux: 2 - 4 perts. 100€ 120€ 600/900€
Le Créatif: 2 - 4 perts. 90€ 110€ 540/800€
La Vérité Intérieure: 2 perts. 80€ 100€ 480/600€

Behe-denboraldia (Azaroak 1etik martxoaren 1era, gabonak izan ezik): Gela guztiak 80 euro/gaua edo 400 euro/astea.

OHARRAK

Goi-denboraldia: uztailaren 5etik irailaren 1era . Gutxienez 2 gau denboraldi ertainean. Gau bakarra posible da, baina zerbait garestiagoa da. Gutxienez 3 gau goi-denboraldian.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.