BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

MARKULLUKO BORDA LANDETXEA

Bagordiko bidea, Elizondo (Baztan)

AZALPENA

Markulluko Borda landetxea Baztango betiko etxe eder horietako bat da, harri gorriak, egurrak eta leihoetako lore ederrek apaintzen duten etxe eder horietako bat, hain justu. Markulluko Borda landetxea Bagordi mendiaren magalean dago, Elizondon bertan, pixka bat apartatutako gain batean. Bista ikusgarriak ditu: ederrak ikusten dira Elizondo bera eta Baztango bailara bertatik.

 

Markulluko Borda 8-10 pertsonentzako landetxea da. Oso da aproposa haurrekin joateko, jolasteko gela eta umeentzako beharrezko hainbat gauza baititu (jaten emateko aulkia, jostailu mordoa...). 4 logela, terraza eta lorategia ditu. Eguzki plaken bitartez lortzen dute beharrezko energia.

 

Markulluko Borda landetxeko bezeroek Giltxaurtiko kirol instalazioetara doan sartzeko aukera dute. Bertan igerilekuaz, saunaz, jacuzziaz, soinketa-gelaz... gozatu ahal dute.

  • Kategoria:  Landa-etxea (osoa)
  • Gela kopurua:  4
  • Abiatze prezioa:  450 €
  • Tel.:  +34 948 58 19 67
  • Webgunea:   www.markullu.com
  • Helbidea:  Bagordiko bidea
    31700 - Elizondo (Baztan) - (Nafarroa)
  • WiFi-a
  • Aparkalekua
  • Telebista
  • Gune berdea
  • Erdigunetik urrun
  • Propioa
  • Barbakoa
  • Bistak
  • Joko-gela
  • Beheko sua
  • Sehaska

OHARRAK

Hizkuntzak: eu fr es en

 Asteburua (bi gau) 450 €
 Aste osoa 945 €
 Gau gehigarria 120 €
 Ohe gehigarria 20 €

OHARRAK

Gutxieneko erreserba 2 gau, salbu: uztailaren 15etik 31ra, gutxienez 4 gau. Abuztuan, Eguberrietan eta Aste Santuan, aste osoko alokairua. Festa egunetan (egutegi ofizialean agertzen bada) zubiak irauten duen egun guztietan erreserbatu beharko da landetxea.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.